XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mugimenduan eta dantzan.
Itsasgiroa.
Arrantzaleak.
Salmentak.
Arrainak.
Kalez kale, oihuka eta herriko musika giroa sendotuz.
Antxoa freskoa! Sardina freskoa! Berdela freskoa!
Arrainsaltzaileen ausardia eta hizketa bereziak arrainen aurkezpenak egitean, etxekoandreekin eta beste zenbait bezerorekin.
Badira folklorean giro berdineko dantza ezagunak.
Dantzari eman ohi zaion ardura berbera eskaini behar zaio psikodramari, arrantzaleen esparruan euskarak duen musikaltasuna azpimarratuz.
A aldian: erosleak, eskuak gerrian, gorputza arin, kalejiraren erritmoa leku bertan adieraziz.
Arrainsaltzailea erdialdetik ibiliz, dantzatuz, esku bat gerrian eta bestea buruan kokaturik daraman otarreari eutsiz.
Bienbitartean oihuka ari da.
Eskemaren bukaeran aurrean suertatzen zaion lagunari otarra eskaintzen dio eta biek batera ondorengo eskemari ekiten diote.
B aldian: bi korroak norabide aldatuan kalejiran mugituz eta eskemaren bukaeran erdialdeko lagunek lekua aldatzen dute, lehenengo arrainsaltzailea korrora itzuliz eta aukeratu berria oihuka eta lehen eskemari ekinez.
Sardina freskoa!
Bizi-bizia, gure kaian erosia.
Benetan bizia,
kaian erosia,
Prezio onenean
saltzen dut kalean.
Raita, raita, tzunpatzun,
zerbait nahi baduzu.
Raita, raita, tzunpatzun,
bertsotan esaidazu.